Osagaiak:
-8 sobao txiki, birrinduak
-Esne apur bat, sobaoak bustiteko
-600 ml esne
-600 ml esnegain
-3 gatzatu-sobre
-6-8 koilarakada azukre
-Kanela-hautsa
Prestateko erea:
Sobaoak molde baten jarriko doguz eta esne apur bategaz bustiko doguz. Lapiko baten esnea (500 ml) eta esnegaina ipiniko doguz azukereagaz egozten. Beste alde batetik, 3 gatzatu-sobreak 100 ml esnetan urtuko doguz ondo-ondo. Bestea irakiten hasten danean, gatzatua botako dogu eta bi minutu inguruan irakiten eukiko dogu su eztian. Epeltzen danean moldera botako dogu eta hozkailura sartuko dogu. Mahira ateraterakoan, kanela-hautsa botako deutsagu gainetik.