Osagaiak:
-10 “sobao†txiki
-150 g gurin
-600 ml esnegain
-250 g Philadelphia gaztai edo antzekoa
-Caserio 10 gaztaitxu edo antzekoak
-2 koilarakada azukre
-300 g irasagar
Prestateko erea:
Sobaoak birrinduko doguz eta gurina urtuko dogu. Osagai biak nahastu eta tartak egiteko molde baten zabalduko dogu orea. Esnegaina, mueta bietako gaztaiak eta azukerea nahastu eta ondo irabiauko doguz. Moldera bota eta ordu parte batean eukiko dogu hozkailuan, harik eta hotzitu arte.
Irasagarra ur apur bategaz bigunduko dogu su eztitan. Saltsa baten antzera dagoanean, tartearen gainetik bota, eta ondo zabalduko dogu. Hozkailura sartuko dogu barriro. Tartea intxaurrakaz lagun daikegu.