Gatzatu flana

Aikor aldizkaria 2011ko uzt. 13a, 14:18

Errezeta: Maite Lekerika, sukaldaria

Osagaiak: -4 arrautza -Litro bat esne -2 sobre gatzatu -6 koilarakada azukre -3 koilarakada azukre, ur apur baten karamelatuak Prestateko erea: Surtan ipiniko dogu litro erdi esne eta azukerea botako deutsagu. Sobra dogun esnetik litro lauren bat bereiziko dogu eta hara gatzatuak botako doguz. Surtan dagoan esnea irakiten hasten danean, nahasketa gehituko deutsagu. Surtan izango dogu berriro irakin arte. Hotzituten itxiko dogu. Bestalde, arrautzak beste litro lauren esnera botako doguz. Irabiauko doguz. Dana ondo nahastauko dogu eta nahasketa molde karamelatuetara botako dogu. Labea 180 gradutan berotuko dogu eta flanak 40 minutu inguruan eukiko doguz bertan, Maria bainuan.