Trufak

Aikor aldizkaria 2011ko urr. 21a, 09:14

Maite Lekerika

Osagaiak: - 500 g postreak egiteko txokolatea - 125 g gurin - Koilarakada bat koñak - 2 koilarakada hurretx (txikituak) - Kakao-hautsa Prestateko erea: Txokolatea eta gurina urtuko doguz mikrouhinean. Koñaka eta hurretxak gehitu eta ondo nahastuko dogu. Nahasketea izozkailura sartuko dogu eta han 20 minutuan eukiko dogu. Koilaratxo bi erabiliko doguz bolatxuak egiteko. Bolatxuok kakaotik pasauko doguz. Latexezko eskunarruak jantzi eta bolatxuak barriro pausako doguz kakaotik, hareei forma biribila emoteko. Trufak ordubete bi inguruan eukiko doguz hozkailuan, jateko ordura arte.