Osagaiak:
8 sagar handi
200g azukre
Alberretxiko-mermeladea
Hostore-xafla bat
Gurina eta urina
Kanela-hautsa (gustukoa bada)
Ur apur bat
Prestateko erea:
Sagarrak zuritu eta haziak kenduko deutseguz. Sagar horreetako bi xaflatan ebagiko doguz eta gorde egingo doguz. Beste seiak azukre eta ur apur bategaz jarriko doguz egosten. Biguntzen diranean, aterá egingo doguz. Sobran dagoan ura kendu eta purea egingo dogu. Hotzitzen itxiko dogu. Bestetik, labea 180 gradutan berotuko dogu. Moldea gurinaz igurtzi eta urineztatu egingo dogu. Hostore-xafla moldean zabalduko dogu eta, horretarako, arrabola erabili geinke. Hostore-xaflari zulo txikiak egingo deutsaguz labana bategaz. Labara 20 minutu inguruan sartuko dogu. Handik atara eta epeltzen itxiko dogu. Sagar-purea hostore-xaflaren gainean botako dogu eta ondo zabalduko dogu. Xaflatan ebagitako sagarrak tartea apaintzeko erabiliko doguz. Mermeladea gainetik botako deutsegu, ondo-ondo zabalduta. Tartea labara sartuko dogu eta 40 minutu inguruan eukiko dogu laban. Eginda dagoanean, labea amatau eta tartea bertan itxiko dogu, epeldu arte. Tartea epel edo hotz mahairatu leiteke eta, gustukoa bada, kanela-haus apur bat bota.