Testua: Gaizka Eguskiza
Larrabetzu herri nekazaria da. Zalaparta handirik ez da normalean entzuten eta kaleetan ez dabil normalean jendetza handia. Giro baketsua bertan behera gelditzen da jai egunetan, eta haietako bat Larrabetzu Motor Racing elkarteak hiru urtetik hona antolatzen duen auto klasikoen kontzentrazioa da. Herriko motorzale guztiek egutegian gorriz dute azpimarratuta hitzordu nagusia. Lehenengo urtean 64 kotxe bildu ziren; bigarrenean aurreikuspenak gainditu, eta 113 auto egon ziren ikusgai herriko kaleetan. Aurten abenduaren 18an egingo da, eta oraindik ez dakite zenbat kotxe etorriko diren Larrabetzura.
Betiko moduan, elkartekoek karpa jarriko dute eta bertan indarrak berritzeko aukera izango dute parte-hartzaileek eta bisitariek: tortillak, ogitartekoak, kafea, txokolatea eta horrelakoak eskainiko dira. Larrabetzura etortzen diren kotxeak zaharrak dira, klasikoak, hau da, 25 urte baino gehiago dute oro har, baina batzuk gazteagoak dira, 20 urtekoak edo. Bizkaia mailan, erreferentea da Larrabetzuko kontzentrazioa. “Plentzian egiten dena da onena, baina horren atzean geu gara nagusienetarikoak. Izan ere, guri helarazten zaizkigun iritziak oso onak dira, bai zuzenean bai interneten bidez. Parte-hartzaileak, bisitariak, herrikoak... Guztiak daude oso pozikâ€, dio Jon Andoni Mauleon elkartearen presidenteak. Kotxeak Euskal Herritik ez ezik, Santander edo Burgosetik ere etortzen dira.
Kontzentrazioaren arrakastaren gakoa Larrabetzu herria bera da, Jonen iritziz. “Herrikoek bat egiten dute kontzentrazioarekin, eta zintzotasunez laguntzen digute antolatze lanetan. Gainera, kalean bertan egiten dugu erakusketa eta horrek xarma berezia ekartzen dio kontzentrazioari. Oso giro polita dago herrian. Beste batzuetan, ordea, industriguneetan egiten dira, eta tristeagoak diraâ€. Kontzentrazioan hiru sari banatzen dira: bata auto zaharrenari; beste biak kontzentrazioan bildutakoek (bai elkartekoak, bai parte-hartzaileak, bai bisitariak) ematen diete gehien gustatzen zaizkien ibilgailuei.
Elkartea, edozeini irekita
Larrabetzu Motor Racing taldea 2009an sortu zen. Lagun batzuek zaletasun bera zuten, motor arlokoa, baina herrian ez zen horren inguruan ezer egiten. Beraz, indarrak batu eta erakundea martxan jartzea erabaki zuten. “Lau bazkide gara elkartean: Negu GarcÃa, Antxon Zorrozua, Atarratz GarcÃa eta laurokâ€. Guztiak gazteak, guztiak mutilak, guztiak larrabetzuarrak. “Guk lagun taldea osatzen dugu, baina elkartea edozeini dago irekita: zenbat eta gehiago, orduan eta hobetoâ€.
Motorrak ez ezik, motorreko kirolak oro har ere badituzte gustuko elkartekoek: 1 formula, rallyak... Lasterketetara ere joaten dira: Bartzelona, Valentzia, Portugal... Gainera, motorren kontzentrazioa egiten dute Larrabetzun, baina ez da auto klasikoena bezain jendetsua. “Herri bazkaria eta kontzertuak edo bakarrizketak antolatzen ditugu egun hartanâ€.
Etorkizunari begira, kart-etan ibiltzera joan nahi dute. “Herriko jendeak eskatu egin digu. Autobusez joango gara eta txorierritar guztiei luzatzen diegu gonbitea. Ziurrenik, Gueñesera joango gara, baina Gasteizko zirkuitua ere oso polita da: estalita, solairu bikoa...â€. Era berean, slaloma-edo egitea ere gustatuko litzaieke. “Kotxea hartu eta zirkuitu batean oztopoak gainditu: konoak, giro zailak... Zamudion eta Derion dagoeneko egin dute, eta guk ere nahiko genuke hori egin. Horretarako, leku handia eta baimenak behar dituzu. Eskatu egin ditugu eta zain gaude.... â€. Baina benetako ametsa rallya antolatzea da. “Beste elkarteekin ibili gara harremanetan, baina oso zaila da: errepideak moztu behar dira, segurtasun-neurri asko...â€.
Segurtasuna seriotasunez hartzen dute eta horren inguruko kontzientzia zabaltzeko hitzaldiak ematen dituzte elkartekoek. “Segurtasuna denon ardura da: gidariona, errespetua elkarri adierazi behar diogulako; eta erakunde publikoena, errepideetako segurtasuna hobetu behar dutelako, segurtasun-hesiak aldatuz adibidezâ€. Eta arin ibili nahi izanez gero, zirkuitura joateko gomendatzen du Jonek. “Motorrean ibiltzea arriskutsua da, nahiz eta zuhurra izan, eta horregatik ibili behar da kontu handizâ€.
Taldeak eta Elkarteak
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).