Ziza-tarteaOsagaiak (sei lagunentzat):
-“Brisa†orea
-2 kipula (juliana eran txikituak)
-2 porru (juliana eran txikituak)
-2 berakatz-atal (juliana eran txikituak)
-400 g ziza edo onddo
-200 ml esnegain
-4 arrautza
-Orioa, gatza, gurina eta urina
Prestateko erea:
Molde bat gurinaz igurtzi eta urineztatu egingo dogu. Orea bertan zabalduko dogu eta sardexka bategaz zulotuko dogu. Laban 10-12 minutu inguruan izango dogu 180 gradutan. Handik atara eta gorde egingo dogu. Kipulak gurin apur bategaz fritituko doguz. Zartaginari edo erabilten dogun ontziri estalgia ipini eta su eztian itxiko dogu kipula bigundu arte. Porruak eta berakatzak orio eta gatz apur bategaz fritituko doguz, eta kipulakaz egindako prozesu bera errepikauko dogu. Zizak txikitu eta orio eta gatz apur bategaz fritituko doguz. Aurreko barazkiakaz egin dogun bezala, zartaginari estalgia ipini eta su eztian eukiko dogu bigundu arte. Osagaiak ordena honetan ipiniko doguz orea gainean: kipula, porruak eta zizak. Esnegaina, arrautzak eta gatz apur bat ondo nahasi eta gainetik botako deutsagu. Laba beroan 30-40 minutuan eukiko dogu. Bero-bero aterako dogu mahaira.
Txangurro eta ganbaz betetako lebatza labanOsagaiak (sei lagunentzat):
-1,5 kiloko lebatz-buztana (hazurra kendu eta liburu baten moduan zabaldu)
-Txangurro eder bat (aldezaurretik egosi, mamina kendu eta gorde)
-Kipula txiki bat (txikitua)
-Porru eder bat (txikitua)
-Zanori bat (txikitua)
-Tomate txiki bat (txikitua)
-200 g ganba (azala kenduta)
-Orioa, gatza, koñak-zorrotada bat, ogi birrindua, perejila, limoi baten zukua, 3 berakatz-atal
Prestateko erea:
Eltze baten orio-zorrotada bat bota eta barazkiak ordena honetan ipiniko doguz: zanoria, kipulea, porrua eta tomatea. Barazkiak su eztian izango doguz eta eginda dagozanean, ganbak gehituko doguz. Koñak-zorrotadea bota, su bizian ipini eta flameatu egingo dogu (sua emon eta erre). Sua amataten danean, txangurroaren mamina gehituko deutsagu. Lebatza zabalik ipiniko dogu eta alde baten betegarria jarriko dogu. Alde biak alkartu eta orio apur bategaz igurtziko dogu arraina. Gatza botako dogu eta orioak hartzen dauen beste ogi birrindua be botako dogu. Arraina aluminio-paperaz tapau eta labara 200 gradutan sartuko dogu. Han ordu erdi inguruan eukiko dogu. Hamar edo hamabost minutu pasau ostean, aluminio-papera kenduko dogu, arraina agerian itxiz. Ogi birrindua txigortu egingo da. Arraina labatik atera eta perejil apur bategaz apainduko dogu. Berakatzak txikitu eta frititu egingo doguz. Limoiaren zukuagaz nahasi eta gainetik botako deutsagu arrainari. Gustukoa bada, panadera patatakaz lagundu daiteke.
Turroi-flanaOsagaiak (sei lagunentzat):
-4 arrautza
-300 ml esne
-300 ml esnegain
-200 g turroi bigun
-2 koilarakada azukre (azukre baltza bada, hobeto)
-Karamelu likidoa edo azukre karamelatua
Prestateko erea:
Moldea karamelatu egingo dogu. Beste osagaiak nahasi eta ondo irabiauko doguz. Nahasketea moldera bota eta maria bainuan egingo dogu laban, 180 gradutan. Ondo eginda dagoanean labatik atera eta hotzituten itxiko dogu. Flana moldetik atara eta jateko prest daukagu. Turroizko izozkiagaz edo esnegain harrotuagaz lagunduta atara geinke mahaira.