Odoloste-flana, aza-kremeagaz

Aikor aldizkaria 2012ko urt. 26a, 11:31

Errezeta: Maite Lekerika, sukaldaria

Osagaiak (sei lagunentzat): Flana: -300 g barazki-odoloste -300 ml esnegain -4 arrautza -Tomate zurrusta bat (egina) -Gatz apur bat -Orioa eta ogi birrindua (flan-ontzia igurtzeko) Aza-kremea: -Aza txiki bat -Patata txiki bat -Ura -Gatza -Berakatz-ale bi -Oliba orio zurrusta bat Prestateko erea: Flana: odolosteak 20 minutu inguruan egosiko doguz. Epeltzen diranean, azala kenduko deutsegu odolosteei. Odolostea osagaiakaz nahastu eta nahasia irabaiatu egingo dogu. Gero, flan-ontzietan banatuko dogu eta laba beroan (180 gradutan) sartuko dogu. Maria bainuan 40 minutu inguruan eukiko dogu, dana gogortu arte. Ateraterakoan, hotz badagoz, laban berotuko doguz apur bat, eta labanaren laguntzagaz moldetik atarako doguz. Kremea: osagaiak garbitu eta txikitu egingo doguz. Uretan egosiko doguz eta gatza botako deutsegu. Hogei minutu pasa eta gero egongo dira eginda. Berakatzak fritituko doguz eta azeari botako deutsaguz. Dana irabiauko dogu, kremea egin arte. Odoloste-flana eta kremea plater sakon baten zerbitzatuko dogu. Kremea zabaldu eta flana ipiniko dogu erdian. Mahaira bero-bero aterako dogu.