Olagarroa patatakaz

Aikor aldizkaria 2012ko ots. 22a, 13:32

Errezeta: Maite Lekerika, sukaldaria

Osagaiak: Kilo bi inguruko olagarro bat Patata handi bi Gatz fina eta ura (ugari) Oliba orioa Maldon gatza edo gatz lodia Piperrauts pikantea Prestateko erea: Lapiko handi baten ur ugari eta gatza bota, eta surtan ipiniko dogu. Irakiten hasten danean, olagarroa sartuko dogu. Ha hiru biderrez “ikaratu” egingo dogu; hau da, irakiten hasten dan bakoitzean, lapikotik atera eta lapikora sartuko dogu berriro. Patatak garbitu doguz, baina zuritu barik botako doguz lapikora. Patatak eta olagarroa 40 minutu inguruan eukiko doguz batera egosten. Patatak egosita dagozanean, olagarroa be egosita egongo da. Baina, badaezpadan, zotz bategaz egiaztauko dogu halan dan edo ez. Olagarroa eta patatak atera eta hotzitzen itxiko doguz. Patatak zuritu eta 0,5 zentimetroko xerretan ebagiko doguz. Olagarroa be bai. Azpil baten patatak ipiniko doguz; eta hareen gainean, olagarroa. Labara minutu bi inguruan sartuko dogu. Handik atera eta gainetik gatz lodi apur bat, piperrautsa eta zurrustada bat orio botako doguz. Gustukoa bada, berakatz txikitua be bota daiteke.