Osagaiak (lau lagunentzat):
Lau zati makailao fresko (2 cm-koak)
Berenjena bat
Kipula bi
Berakatz-atal bi
Pipermin bat
Oliba orioa, gatza eta perejil apur bat
Limoi baten zukua edo ozpina
Prestateko erea:
Labarako azpil baten osagaiak ipiniko doguz: berenjenea (garbituta eta azalagaz), kipulea eta makailaoa. Gatz apur bat eta orioa botako doguz. Labara sartu eta han 200 gradutan eukiko dogu, 10-15 minutuan. Eginda dagoanean, berakatzak eta pipermina prijiduko doguz. Berakatzak gorrituta dagozanean, limoi zukua edo ozpina gehituko dogu. Orio errea gainetik botako deutsagu arrainari, eta perejilagaz apaindu egingo dogu.