Nahiz eta margolaria izan, motorrak ditu benetako grina Borja Ekai loiuztarrak. Zaharregitzat du bere burua gidari aritzeko, eta zaletasuna baino ez da gaur egun berarentzat. Hala ere, Sondika Urban Circuit lasterketan parte hartu zuen irailean, eta hirugarrena lotu zen. Ez da marka makala zaletu batentzat.
Borjak 15 urte zituela erosi zuen lehenengo motorra. Beranduago, gidabaimena atera zuen, eta, gaur egun autoz ibiltzen den arren, motorrek pasioa sorrarazten diote loiuztar gazteari. Duela urte bi izena eman zuen Federazioan, Espainiako Txapelketan parte hartzeko, eta han hamar lasterketatan aritu bazen ere, behin baino ez zen podiumera iritsi. “Lasterketa batean hirugarrena nenbilela, erori egin nintzen. Proba hartan lagun batek utzitako goi-mailako motorra gidatu nuen; bestela, ez nintzatekeen lehenengo postuetan ibiliko. Oso zaila da, motorzaleek dirutza gastatzen dute motorretan, eta orduak eta orduak ematen dituzte entrenatzen eta motorra lantzen. Gidari ona izan zaitezke, baina motorra lantzen ez baduzu, ez zara lehenengo postuetan ibilikoâ€.
Borjak primeran pasatu zuen lehian, baina dagoeneko ez du gidari handia izateko ametsik: “zahar†ikusten du bere burua. “Zortzi urte gutxiago izango banitu, agian ahaleginduko nintzateke, baina heldu ahala, zure pentsaera aldatu egiten da. Nik 28 urte ditut eta margolaria naiz. Motoziklismoa oso arriskutsua da: nik, esate baterako, min larririk inoiz hartu ez arren, hainbat aldiz erori naiz eta istripu asko izan ditut. Noizbait zerbait larria gertatzen bazait, zelan biziko naiz?â€.
Horregatik patxadaz hartzen du, eta oso gutxitan jarduten du lasterketetan. Aurtengo salbuespena Sondikako Urban Circuit izan da. Hura bigarren aldiz antolatu dute, eta Borjak edizio bietan hartu du parte. Izan ere, berezia da, etxekoa. “Antolaketa aldetik oso ondo dago dena. Nigatik, herri guztietan eta hilero-hilero antolatuko balituzte lasterketak hobe. Lasterketa hirian egitea zirkuitu arruntean egitea baino askoz dibertigarriagoa eta arriskutsuagoa da. Baita politagoa ere, jendea hurbilago baitago. Ze polita den bihurgune bakoitzean zaletuak ikustea!â€.
Baina motoziklismoa oso garestia da, eta oso gutxik lortzen dute profesionaltasunera salto egitea. “Nik ez dut diru handirik inbertitzen motorrean, baina nahi beste gastatu ahal duzu. Batzuek dirutza (10.000-15.000 euro) gastatzen dute motorra prestatzeko, eta horri motorrak berak balio duena gaineratu behar diozu. Nik, aldiz, 3.000 euro baino gutxiago gastatu dut Sondikako lasterketan parte hartzeko. Oinarrizkoa sartu diot motorrari, nahikoa lehian sartzekoâ€.
2009ko Honda
Borjak duela hiru urte erositako motorra erabili du Sondikan, baina ez zuen bereziki lasterketa horretarako erosi. Loiuztarrak egokitu behar izan zuen bere Honda lasterketan aritzeko: hagunak, gurpilak, galga eta esekidura landu zituen eta errepidera abiatu zen. “Berez motokrosean egiteko motorra da, baina aldatu nuen supermotardean aritzekoâ€. Supermotard modalitateak motokrosa eta abiadurako motoziklismoa batzen ditu, eta gidarientzat oso polita da, euren trebetasuna motorraren potentzia baino garrantzitsuagoa baita.
Borja hirugarrena gelditu da aurten Sondikan. “Nire asmoa ondo pasatzea zen, baina irabaztea ere banuen helburu, noski. Pozik nagoâ€. Podiumean Endika Vázquez eta Imanol Garitano lagun txorierritarrak ere ibili ziren. “Oso polita izan zen: lagunekin joan lasterketara eta hirurok podiumeanâ€. Borjak Endika eta Imanolekin entrenatzen du. “Normalean Villarcallora (Burgos) joaten gara, gertuen dagoena baita. Berez, kartetarako zirkuitua da, baina han ere badago supermotardean aritzeko aukera. Lehen sarritan joaten ginen, baina orain askoz gutxiagoâ€. Agian gidari handia galdu du motoziklismoak...
Gaztea eta ...