Osagaiak (lau lagunentzat):
- Kilo bat tomate heldu
- Kipula txiki bat
- Pepino erdia
- Piper berde bat (txikia)
- Berakatz-atal bi
- Oliba orio-zurrusta bat
- Lau orri letxuga (gustukoa bada)
- 50 g ogi sikua, ur apur baten beratua
Prestatzeko erea:
Oso errezeta erraza da. Osagai guztiak garbitu, zatitu, eta ontzi baten ipiniko doguz. Osagaiok ondo irabiauko doguz. Gazpatxoa lodiegi badago, ur apur bat gehituko dogu, eta fresko-fresko serbidu.
Sukaldaritza