Tomate beteak

Aikor aldizkaria 2012ko urr. 24a, 12:19

Errezeta: Maite Lekerika, sukaldaria

Osagaiak (lau lagunentzat) - 4 tomate handi - 200 g. okela txikitua - Kinpula txiki bat - Piper berde txiki bat - Berakatz-atal bi - Kalabazin zati bat (100 g. ingurukoa) - Orioa eta gatza Prestateko erea: Tomateak koilaratxo bat erabilita hutsituko doguz. Barazkiak garbitu eta txikituko doguz. Zartagin batera orio-zurrustea bota, eta ostean barazkiak botako doguz ordena honetan: kinpulea, berakatzak, piper berdea, kalabazina eta hutsitutako tomatea. Barazkiak eginda dagozanean, okela gehitu eta zartaginari estalgia ipiniko deutsagu, egin daiten. Tomateak beteko doguz eta laban sartuko doguz 180 graduko tenperaturan. Han 15-20 minutuan izango doguz. Tomateak bexamel eta gaztai saltseagaz serbidu daitekez. Osagai honeek beharko doguz: koilarakada bat gurin, koilarakada bat urun, litro erdi esne eta sei gaztai-xerra. Gurina zartagin batean urtuko dogu. Uruna gehitu eta eragin egingo dogu. Ondoren, esnea eta gaztaia gehituko doguz eta su eztitan bost minutu inguru eukiko dogu egosten, saltsea ondo egin arte.