Osagaiak (6-8 lagunentzat):
- Litro erdi esne
- Litro erdi esnegain
- 75 g azukre
- Koilarakada bat bainila-azukre
- Gelatina neutro sobre bi
- 250-300 g frutu gorriak: mailukiak, arabiak, andere-mahatsak...
Prestateko erea:
Esne apur bat gordeko dogu, bertan gelatinea urtzeko. Bestea esnegaineagaz batera ipiniko dogu berotzen. Azukerea eta bainila-azukerea gehituko doguz. Irakiten hasten danean, gelatina botako dogu (ondo urtuta). Surtatik kendu, eta ondo eragingo dogu. Moldera bota eta epeltzen danean, hozkailura sartuko dogu, hotzitu arte.
Frutu gorriak garbitu eta txikituko doguz. Horreek era bitan gehitu deikeoguz panakoteari. Alde batetik, frutuak moldearen hondoan ipini eta hareen gainean lehen azaldutako nahastea bota daikegu. Epeltzen danean, hozkailura sartuko dogu. Bestetik, nahastea hotzitzen danean, haren gainean ipiniko doguz frutak, eta azukre apur bat be bai. Hozkailura sartuko dogu barriro, eta han ordu erdian eukiko dogu, harik eta frutak beratzen diran arte. Zerbiduteko orduan, gaileta batzuk apurtu (gurinezkoak badira hobetu) eta gainetik bota geinkez.
Sukaldaritza