Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpaina heldu da gurera, euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko asmo garbia. Liburutegitik liburudendara. Plan ederra, dudarik gabe. Baina, bat-batean, ez zait edonolako kontua iruditu. Irakurtzea, eta euskaraz irakurtzea. Izan ere, nola erakarri laguna literaturara mundu arin honetan? Ekintza ororen emaitzak arinak behar diren, dabiltzan mezuak are arinagoak diren, etorkizuna bihar baino ez den munduan?
Eta euskaraz gainera, gure hizkuntza xumea, mintzakide urrikoa, balore eskasekoa nonbait, garai globalizatu eta teknokratatik at, hiru, lau eta bost eledun unibertsoan, edozein bestelako hizkuntza gehiagotua lehenesten duten unibertsoan?
Euskaraz irakurtzeak aldrebeseko jarrera hautatzera garamatza, ezta? Mundu arina moteldu edo. Denbora hartu, trankil jarri, eta liburua lagun duzula prest egotea; kontatzen dizunari hadi egon, iradoki dizuna bizi, pentsarazi dizuna kontuan hartu, lagunekin konpartitu eta, batez ere, gure hizkuntza zaharrak eskaintzen dituen milaka unibertsoz gozatu, aukera amaigabean.
Ez da, ez, edonolako kontua. Eingo al dogu?