Makailao eta laranja entsaladea

Aikor aldizkaria 2013ko uzt. 24a, 09:58

Osagaiak (lau lagunentzat): - 100 g makailao ketua - Eskarola erdi bat - Limoi-ura - Laranja bat - Arrautza egosi bat - Oliba berdeak eta baltzak - Oliba-orioa - Gatza Prestetako erea: Eskarolea garbitu eta txikitu ostean, katilu baten ipiniko dogu. Makailaoa be zatituko dogu eta eskaroleari gehituko deutsagu. Laranja zuritu eta atalak atarako doguz. Arrautza zatituko dogu. Entsaladea holan prestauko dogu: erretilu handi baten erdian eskarolea eta makailaoa ipiniko doguz. Inguruan laranja-atalak jarriko doguz. Arrautza-zatiak eta olibak eskarolearen eta makailaoaren gainean ipiniko doguz. Beste alde batetik, katilu baten limoi-ura, orioa eta gatza nahastauko doguz. Ondo irabiatu eta gainetik botako deutsagu entsaladeari.