Zanoria-kremea

Aikor aldizkaria 2013ko ira. 26a, 10:47

Errezeta: Maite Lekerika

Osagaiak: - Kilo bat zanoria - Porru bat - Patata bi - 50 g gaztai (birrindua) - Orio txorrostada bat - Gatza - Ura edo salda arin bat Prestetako erea: Lehenengo eta behin, barazkiak garbitu eta txikituko doguz. Porrua oriotan erdi egosiko dogu eta, ondoren, zanoriak eta patatak gehituko doguz. Barazkiei saldea edo ura botako deutsegu eta 20 minutu inguru eukiko doguz egosten. Gaztaia eta gatza gehituko doguz. Azkenik, dana irabiauko dogu eta kremea mahaira aterako dogu. Hegaluzea pistoagaz Osagaiak (lau lagunentzat): - Lau hegaluze-solomo - Piper gorri bi - Piper berde bi - Kipula bi - Kalabazin bi - Berakatz atal bi - Tomate frijitua - Oliba orioa - Gatza Prestetako erea: Barazkiak garbitu eta txikituko doguz. Ondoren, kazuela baten ipiniko doguz orio apur bategaz eta ordena honi jarraituz: piperrak, kipula, berakatza eta kalabazina. Gatza botako deutsegu eta eragingo dogu, saboreak nahastau daitezan. Barazkiak eginda dagozanean, tomatea gehituko dogu eta bost minutuan eukiko dogu egosten. Hegaluzea pistoaren gainean ipiniko dogu eta su motelean egingo dogu. Alde bakotxetik hiru minutuan izango dogu.