Osagaiak (lau lagunentzat):
- Sobra gelditu jakuzan indabak (2 edo 3 anoa)
- 400 g zarba edo gura doguzan barazkiak
- Berakatza
- Orioa
Prestetako erea:
Lehenengo eta behin, barazkiak egosiko doguz. Surtan kazuela bat ipiniko dogu uragaz (litro eta erdi gitxi gorabehera), eta borborka hasten danean indabak botako doguz. Irakin ondoren, surtatik kenduko doguz. Puregailuagaz edo txinoagaz pasauko doguz eta barriro ipiniko doguz irakiten. Hagatxu bategaz eragingo dogu, hondoan ez pegetako. Barazkiak txikitu eta pureari gehituko deutsaguz. Berakatza prijidu (atal bi-edo) eta kremara botako dogu.
Sukaldaritza