Txahal-buztana, saltsan

Aikor aldizkaria 2014ko ira. 22a, 14:34

t: Maite Lekerika

Osagaiak (4 lagunentzat): -1, 5 kg txahal-buztan (txikitua) -Kipula handi bi -4 zanoria -Piper berde handi bat -3 berakatz-atal -Tomate heldu bat -3 piper txorizeroren mamina -125 ml ardao baltz -Oliba orio-zurrusta bat -Ura eta gatza Prestetako erea: Orioa zartagin baten ipiniko dogu. Buztanari gatza bota eta orioa bero dagoanean, prijiduko dogu harik eta gorritzen dan arte. Barazkiak garbitu eta txikituko doguz eta buztana prijidu dogun oriotan erregosiko doguz. Osagaiak presino-eltze baten ipiniko doguz. Ardaoa gehitu eta irakiten izango dogu bost minutuan. Ur apur bat gehituko dogu. Eltzeari estalgia ipini, eta surtan eukiko dogu hiru ordu laurenean. Eltzea zabaldu eta buztana samur badago, atarako dogu bertatik. Barazkiak irabiauko doguz. Gustukoa bada, patata txiki batzuk gehitu ahal doguz. Bestalde, beharrezkoa bada, gatza botako dogu.