Osagaiak (4 lagunentzat):
−300 g arroz
−Kipula erdia
−Berakatz-atal bi
−Azenari bat
−100 g perretxiko edo txanpinoi
−100 g leka
−100 g zainzuri berde
−Oliba-orio zurrustada bat
−Gatza
−Barazki-salda edo pastilla bat (900 ml salda)
Prestetako erea:
Eltze baten orioa ipiniko dogu. Kipulea eta berakatzak txikituko doguz eta eltzera bota. Su eztitan erregosiko doguz. Barazkiak garbitu, txikituko eta eltzera bota doguz. Bost-zazpi minutuan erregosiko doguz. Arroza gehitu eta aurreko osagaiakaz nahastuko dogu; ondoren saldea botako dogu, irakiten. Su bizian bost minutu eukiko dogu; eta beste bost minutu, su eztitan. Surtatik kendu eta estalgi zulodun bat ipiniko deutsagu; edo zapi bategaz tapauko dogu. Hamar-hamabost minutu eukiko dogu jalkiten.
Sukaldaritza