Ospatzekorik ez

Aikor aldizkaria 2016ko mar. 23a, 09:49

Susana Rodríguez y Rodríguez, abokatua eta bitartekaria

Martxoaren 8a ez dut aspaldi ospatzen. Uste ustelen eguna delako. Eta nire generoagatik zorionak ematea ere ez dut nahi. Nire duintasuna horren gainetik dago, zinez. Zertarako? Oraindik ere gogoratu diezadaten emakume hutsa izateagatik gizarte-eskubide jakin batzuk, publikoak zein pribatuak, ukatuta ditudala? Hezkuntza jasotzeko eskubiderik ez daukadala? Lan duinik ez daukadala? Lan berdina egitearen truke, gizon batek baino askoz gutxiago kobratzen dudala? Etxebizitza duinik ez daukadala? Etxeko lanak eta familiarteko zaintza-lanak era orekatuan banatuta ez daudela? Nire gorputzarekin zer egin nahi dudan askatasunez erabaki ezin dudala? Tratu txar fisiko eta psikologikoak pairatzen ditudala? Zuzendaritzako goi-mailako karguak bete ezin ditudala? Gerrek, tokialdaketek eta behartasun gorriak nire intimitatea eta eskubideak bortxatzen dituztela? EZ, eskerrik asko. Ez dut esker oneko berbarik entzun nahi. Egitate biribilak gurago. Emakumeen eguna egunero da (eta izango da), langilea izan ala ez izan. Eta horixe aldarrikatzen dut. Fede txarreko “berdintasun-txatalak” doazela pikutara.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).