Osagaiak:
Kilo eta laurdeneko untxi bat
Lau patata (0,5 cmko zatietan ebagita)
Sei berakatz-ale (txikituta), perejila, pipermin zati bat, oliba orioa eta gatza (osagai horreek guztiak txikitu eta nahastu)
Ardao zuria
Prestetako erea:
Patatak nahasiaz igurtzi (apur bat) eta labarako azpil baten ipiniko doguz (ondo zabalduta azpil osoan zehar). Untxia be nahasiaz igurtzi eta pataten gainean ipiniko dogu. Aluminio-paperaz estaldu eta labara sartuko dogu 175 gradutan. Noizbehinka, ordu erdiro-edo, buelta emon eta ardao zuri-zurrusta eder bat botako deutsagu. Papera kendu eta gorritzen itxiko dogu. Noizbehinka saldea botako deutsagu gainetik eta, beharrezkoa bada, ur apur bat be bai. Egin arte eukiko dogu laban.