Perea tabako dendak eta Liliak loradendak irabazi

Aikor aldizkaria 2007ko urt. 10a, 14:13
Argazkiak: Derioko Argazki Taldea
Urtarrilaren 8an, Derioko I. Erakusleiho Txapelketako sariak banatu ziren Larrabarri baserrian. Ekitaldia Gurutze Beitia eta Gemma Martinez aktoreek aurkeztu zuten. Guztira, bost sari eman ziren eta bozketan 200 derioztarrek baino gehiagok hartu zuten parte. Perea tabako dendak eta Liliak loradendak boto kopuru bera jaso zuten eta lehenengo saria ex aequo jaso zuten. Mamen lurrindegiak bigarren saria eskuratu zuen; Bustamante parafarmaziak, hirugarrena; Soraya ileapaindegiak, laugarrena eta Cormoran dendak, bosgarrena. Irabazleei sari ematen ibili zirenak hauek izan ziren: Lander Aiarza Derioko alkatea, José Garmendia Ekonomia Sustapeneko zinegotzia, Zuriñe Argatxa Berdintasun eta Gaztediko zinegotzia, Susana Ortega Danerik paraje! Derioko Zerbitzu eta Merkataritza Elkarteko presidenteordeak eta Jorge Ayo Bizkartea Merkatarien Elkarteko presidentea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).