II. Herri Lasterketa, Teknologia Parkean

Aikor aldizkaria 2007ko urt. 17a, 11:47

Otsailaren 3an, 17:00etan, Herri Lasterketa egingo dute Bizkaiko Teknologia Parkean. Lasterketak 2. edizioa beteko du aurten eta bertan Javier Conde eta Martin Fiz korrikalariei omenaldia egingo zaie. Horiek ere parte hartuko dute lasterketan. Barco eraikina irteera eta helmuga izango da eta korrikalariek 7.182 metroko distantzia egin beharko dute. Izen emateak Bilboko Bikila kirol dendan (Fernandez del Campo, 15) eta www.aisiatek.com helbidean egin daitezke. Partehartzaileek 6 € ordaindu beharko dute izen ematea otsailaren 2a baino lehenago egiten badute, eta 10 € irteeran bertan eginez gero. Horniketa, elastikoa, segurua eta oparien zozketa daude prezioaren barne. Beste alde batetik, umeei zuzendutako lasterketa 18:00etan hasiko dela aipatzekoa da. Hori doan izango da 14 urtera arteko umeentzat.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).