Eskiatzera eta Disneyland Parisera bidaiak, Derioko Udalaren eskutik

Aikor aldizkaria 2007ko ots. 13a, 16:35
Derioko Udalak Cauteretsera eskiatzera joateko bidaia antolatu du martxoaren 10ean eta 11an, Lezama eta Larrabetzuko Udalekin batera. Bidaiak 176 € nagusientzat eta 160 € gaztetxoentzat balio du, eta horren barne hurrengoak daude: larunbat eta iganderako erremonteetarako muga gabeko forfaita; materialaren alokairua; 18 urtetik beherakoentzat egunero bi orduko eski edo snow ikastaroa; ostatua; larunbateko afaria eta igandeko gosaria. Izen ematea otsailaren 16ra arte egin daiteke kiroldegian. Beste alde batetik, Derioko Udalak diruz lagunduko du apirilaren 4tik 9ra Disneyland Parisera egingo den bidaia. Horrek 220 euro balio du eta bidaia autobusez, lekualdaketak, lau egun pasatzea hotel batean, gosaria eta Disneyland Paris bisitatzeko sarrerak. Izena Viajes Barcelo bidaia-agentzian eman behar da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).