Korrika dela-eta, hurrengo kultur ekitaldiak izango dira Txorierrin otsailaren 25etik apirilaren 1era bitartean. Ekitaldiak behin behinekoak dira, eta datozen egunotan korrika batzordea egitaraua osatuz joango da.
Otsailak 25, domeka
12:00-15:00: Kultur Bira, Larrabetzun.
Martxoak 2, barikua
Goizez: Kristobal Molon filmaren emanaldia, Sondikan.
20:00: Txorierriko Korrika aurkezpena, Sondikan.
Martxoak 7, eguaztena
Pirritx eta Porrotx, Zamudion. Txepetxa AEK euskaltegiak antolatuta.
Martxoak 8 eta 11, eguena eta domeka
Kuestazio egunak.
Martxoak 15etik aurrera
Korrika txikiak.
Martxoak 15, eguena
20:00: Asisko Urmenetaren hitzaldia, Derion. Tximintx euskara elkarteak antolatuta.
Martxoak 18, domeka
19:00: Honolulu leku bat antzezlana, Gilkitzaro antzerki taldearen eskutik, Hori Bain. Arrekikili euskara elkarteak antolatuta.
Martxoak 20, martitzena
20:00: X. Amuriza, Zamudioko dorretxean. Lagatzu euskara elkarteak antolatuta.
Martxoak 24, zapatua
Bazkaria eta erromeria, Larrabetzun.
Martxoak 25, domeka
Korrika bazkaria, Derion.
Martxoak 26, astelehena
20:00: Erdizka lauetan dantza plaza, Lezaman. Zorrizketan euskara elkarteak antolatuta.
Martxoak 30, barikua
Korrika Bertso-afaria, Zamudion: Onintza Enbeitia, Sustrai Colina eta Etxahun Lekue. Lagatzu euskara elkarteak antolatuta.
Apirilak 1, domeka
Korrika amaierako jaira irteera (Iruñera). Izena emateko: txepetxa@aeknet.net; tfnoa: 94 454 39 67.