Loiuko Padel Txapelketan izena emateko epea zabalik dago

Aikor aldizkaria 2007ko otsailaren 14a

Loiuko Lagunak Kultur eta Kirol Elkarteak Loiuko IV. Padel Txapelketa antolatu du. Txapelketa martxoaren 10etik 18ra izango da, eta izen-ematea hurrengo helbideetan egin daiteke martxoaren 5era arte: Padel Derio Club, josebagotzon@josebagotzon.com posta elektronikoan eta 607 95 61 96 telefonoan. Txapelketa Padel Derio Klubean egingo da eta inskripzioak 30 € balio du bikoteko. Inskripzioarekin batera polo bana oparituko zaie partehartzaileei. Dirua BBKren hurrengo kontuan sartu behar da: 2095 0110 80 9106678433. Partiduen zozketa martxoaren 6an, 20:00etan, egingo da, eta finalerdiak eta finalak martxoaren 17an eta 18an jokatuko dira, hurrenez hurren. Txapelketan maila bi egongo dira: emakumezkoa eta gizonezkoa, eta lau sari emango dira maila bakoitzeko. Sariak hurrengoak dira: 1. Trofeoa, kirol jantzia eta egonaldia hotel batean; 2. Trofeoa, kirol jantzia eta SPA; 3. Trofeoa eta kirol jantzia eta 4. Trofeoa. Orotara, 7.400 € banatuko dira sarietan.