Txorierriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak 1+1=bi kanpaina martxan jarri du. Izan ere, otsailaren 26tik martxoaren 9ra bitartean aurrematrikulazioa izango da ikastetxeetan, eta kanpaina horrek gurasoek seme-alabak D ereduan matrikulatzea du helburu. Kanpaina 2 eta 3 urteko umetxoen gurasoei zuzenduta dago, eta Txorierrin 485 haurren gurasoei bidali zaie informazio-koadernotxo bana. Bertan Euskal Hezkuntza Sistema eta D ereduaren gaineko argibideak ematen dira.
Besterik