2007-2010ko EBPN-k berritasunak dakartza

Aikor aldizkaria 2007ko ots. 20a, 09:22
Otsailaren 19an Txorierriko 2007-2010ko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) onartu zuten. Testuan hainbat puntu berri sartu dira arlo ezberdinetan. EBPN-k enpresa mailan euskara planak lantzea du helbururik nagusienetarikoa, eta, horretarako, laguntza teknikoa eskainiko zaie bertoko enpresei. Euskararen presentzia Mankomunitateko udaletxeetan eta zerbitzuetan indartzea ere hartu da erronkatzat, eta martxoaren 1etik aurrera trebatzaile bat ibiliko da lanean administrazio eta teknologia arloan, udal guztietako langileek lana euskaraz egin ahal dezaten. Horrezaz gainera, guraso erdaldunei zuzendutako hitzaldiak antolatuko dira, eta Berbalagun proiektuak bultzatuko dira gaur egun halakorik ez dagoen udalerrietan. Azkenik, lan poltsa osatuko da, zeinetan umezaintzaile, kirol eta aisialdiko begirale, aurkezle eta klase partikularrak emateko jende euskalduna hartuko baitira. Zerbitzu hori aspalditik eskaintzen du Mankomunitateak, baina aurten lehenengo aldiz sartu da EBPN-aren barruan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).