Talleri, Arbolantza eta Mendiko kaleen konpontze lanak hasi berri dituzte Zamudion. Egitasmoa Udalak egindako Irisgarritasun-Planaren barruan dago, eta hirigunean irisgarritasun-neurriak ezartzea du helburu. Horrela, kale horietako espaloiak handitu egingo dituzte eta argiak ere berriak jarriko dira. “Herriko punturik kritikoena da, izan ere, espaloiak oso estuak dira, eta gaur egun ezaugarri zehatz batzuk eduki behar dituzte, herritarrak bertatik eroso ibili ahal izatekoâ€, azaldu du Sorkunde Aiarza alkateak. Gainera, etorkizunean kaleok oinezkoentzat egiteko asmoa du Udalak. “Ezin dugu orain egin, momentu honetan ez dagoelako trafikoa pasatzeko ordezko biderik. Hori konpontzen denean, oinezkoentzat egingo dituguâ€.
Espaloien handitzearen ondorioz, 20-30 bat aparkaleku kenduko dira; hala ere, Udalak aparkaleku berriak egingo ditu Kolitza kalearen aurrean.
Konpontze lanak lau hilabeteren buruan amaituta egotea espero dute. “Herritarron bizi-kalitatea hobetuko da, baina eragozpenak jasan beharko ditugu, lanak amaitu arte. Eta Udaletik eragozpen horiek barkatzeko eskatzen diegu zamudioztarreiâ€. Konpontze eta apaintze lanetan 480.000 € inbertituko dituzte.
Hirigintza