Umorezko Kultura Zirkuitua, euskara elkarteen eskutik

Aikor aldizkaria 2007ko martxoaren 1a

Txorierriko euskara elkarteek (Arrekikili, Zorrizketan, Lagatzu eta Tximintx) Umorezko Kultura Zirkuitua antolatu dute martxoaren 15etik 30era bitartean. Zirkuitua Korrika Kulturalaren ekitaldien barruan dago. Hitzorduak hurrengoak dira: Martxoak 15, osteguna 22:00: Asisko Urmenetaren hitzaldia, Derion. Tximintxek antolatuta. Martxoak 17, zapatua 21:30: Korrika bertso-afaria, Lezamako Gaztedi tabernan. Zorrizketanek antolatuta. Bertsolariak: Etxahun Lekue, Xabi Paya eta Oihana Bartra. Martxoak 18, domeka 19:00: Honululu leku bat antzezlana, Gilkitxaro antzerki taldearen eskutik. Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Arrekikilik antolatuta. Martxoak 20, martitzena 20:00: Zirikin Zakien Bizkaiko kopla zaharrak, X. Amurizaren eskutik. Zamudioko dorretxean. Lagatzuk antolatuta. Martxoak 26, astelehena 20:30: Erdizka Lauetan dantza plaza, Lezaman. Zorrizketanek antolatuta. Martxoak 30, barikua 21:00: Korrika bertso afaria, Zamudioko Lekunbi jatetxean. Lagatzuk antolatuta. Bertsolariak: Onintza Enbeitia, Sustrai Colina eta Etxahun Lekue.