III. Bizkaia Irekia Txapelketaren final-laurdenak Derion jokatuko dira

Aikor aldizkaria 2007ko martxoaren 1a

Frontis enpresak III. Bizkaia Irekia Pilota Txapelketa antolatu du. Bertan Lezamako Txaber Zabala eta Larrabetzuko Iker Amarika pilotariek parte hartuko dute. Final-zortzirenak Urtuellan eta Abadiñon jokatuko dira. Partidak martxoaren 2an, 19:30ean, izango dira Urtuellan, eta martxoaren 4an, goizean eta arratsaldean, Abadiñon. Final-laurdenak Derion jokatuko dituzte martxoaren 9an, 20:00etan, eta hilaren 11an, 12:00etan. Finalaurrekoak martxoaren 17an eta 18an egingo dituzte Mañarian, eta Finala martxoaren 24an, 18:00etan, izango da Sopuertan.