Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak Irauntxoak, energia aurreztuz bideojokoa kaleratu du. Bideojokoaren 10.000 ale egin dituzte, eta 2006-2007 ikasturtean Eskolako Agenda 21 programa gauzatzen ari diren Erkidegoko 341 ikastetxetan banatzen dabiltza.
Bideojokoak gazteak energia aurrezteko garrantziaz ohartzea du helburu, eta horretarako, "Irauntxoak" sortu dituzte. Haiek eguzki-patinete eta guzti datoz eta euren eginkizuna izaten da "infogabeei" iraunkor bihurtzen irakastea, etxeko leihoak ondo isolatuz, A etiketadun etxestresna elektrikoak aukeratuz edota, etxeko lanparak aldaturik, kontsumo txikikoak jarriz.
Besterik
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).