Sondikako Basozabal futbol zelaiko berdegune artifial berria jarri zenetik bi hilabete pasa dira, baina azkenean ofizialki inauguratu dute zapatuan. Zelaian lau argi-dorre jarri nahi dituzte, hala ere, oraindik bi baino ezin izan dira ipini, eta horregatik atzeratu egin da inaugurazioa. Sondikako Udala eta Aena ados jarri, eta laster ezarriko dira. Belar berriak 700.000 euro balio izan du; udalak %40 ordaindu du, eta gainontzekoa Bizkaiko Foru Aldundiak.
Gorka Carro alkatea Txorierriko gainontzeko alkateak lagunduta, Belen Greaves Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura ahalduna, Koldo Agirre Athleticeko ordezkaria, auzokideak, Jose Luis Larrea CD Sondikako presidentea, entrenatzaileak eta jokalariak egon ziren inaugurazioan, besteak beste. Carrok eskerrak eman dizkio Larrrabetzuko Uritarrak taldeari lanak egon diren bitartean CD Sondikari zelaia utzi izanagatik. “Berdegune berria garai honetara egokitzen daâ€, esan du Sondikako alkateak.