Martxoaren 23tik 25era bitartean Folk-loreak Loiuko I. Euskal Folklore Asteburua izango da. Folklore Asteburua Loiuko Dantza Taldeak antolatu du Udalaren laguntzarekin, eta asteburu horretan hainbat ekitaldi egingo dituzte; hitzaldia, erromeria eta dantzen agerraldia, euren artean.
Martxoak 23, barikua
19:00: Hitzaldia, Jon Gaminde eta Iñaki Irigoienen eskutik. Liburutegi ohian. Ostean, luncha eskainiko dute.
Martxoak 24, zapatua
18:00: Taldeen bilkura, Landatxueta jatetxean.
18:30: Taldeen ekitaldia, frontoian.
20:00: Erromeria.
22:00: Berbena, Egan taldearekin.
Martxoak 25, domeka
11:30: Kalejirak, trikitilari eta gaiteroen eskutik.
12:30: Txitxiburduntzia, Udaletxeko Plazan.
13:00: Gaita eta trikitixa emanaldia.