Hogei elkarte izan dira Derioko Elkartasunaren eta

Aikor aldizkaria 2007ko mar. 26a, 12:15
Testua eta argazkiak: Bestorrene
Atzo Elkartasunaren eta Giza Balioen I. Azoka egin zen Derion. Herriko pilotalekuan hogei bat elkarte eta gobernuz kanpoko erakunde izan ziren euren lana jendaurrean erakusteko. AIKOR! haietako batzuekin izan zen haien beharra eta eskabideak ezagutzeko. Down Sindromearen Fundazioa “Fundazioak egiten duen lanaz gainera, jendeak down sindromedunak ezagutzea nahi dugu. Geure modukoak dira, euren beharrizanekin, muga batzuekin, baina ahalmen askorekin. Inplikazioa eskatzen diegu erakundeei”. Sahararen Euskal Herriko ordezkaritza "Sahararen kausari laguntzeko eskatzen dugu, Aljeriako basamortuan 32 urtean babes hartuta daudenentzako laguntza eskatzen dugu. Maroko eta Espainiako gobernuaren erruz gaude honela, egingo ez den erreferendum baten zain. Laguntza eta justizia eskatzen dugu, ez besterik" Eugenia Epalza esklerosi anizkuneko fundazioa "Gure zeregin nagusia arazo hau dutenei bizi kalitatea hobetzea da. Deustuko zentroan zerbitzu asko ditugu: fisioterapia, terapia, psikologia, yoga. Jendeari gaixotasunekin sentibera izateko eskatzen diogu; erakundeei, berriz, laguntza gehiago, Euskadin 3.000 kaltetu inguru baitaude eta Bizkaian, 700tik gora." Bikarte "Elkartea orain hamar urte sortu zen. Haren bitartez, 800 ume etorri dira Errusiatik Euskal Herrira; azken urteotan, 108 umetxo. Udan hilabete eta erdi, eta neguan hilabete ematen dute gure artean. Kontutan hartu behar da arazo asko izaten dituztela: askok begi-arazoak izaten dituzte; beste batzuek zentral nuklearren inguruan bizitzearen ondoriozko arazoak dituzte..."

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).