Larrabetzuko urigunea txiki gelditu zan Txakolin E

Aikor aldizkaria 2007ko api. 3a, 11:19

Atertu eta eguzkia urten zan azkenean. Eskerrak! Domekan Txakolin Eguna ospatu eben Larrabetzun, eta hori arrakastatsua izan zan benetan. Izan be plazan eta inguruetan milaka lagun batu ziran, iazko uzta dastatzera; 5.000 pertsona inguru, kalkuluen arabera. Aurten Txakolin Egunaren 6. edizioa bete da, eta bertan Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deitura daben Txorierriko 13 ekoizlek parte hartu eben. Horrezaz ganera, baserriko produktuak dastatu eta erosteko aukerea egon zan: ortuariak, eztikiak, gazta, ogia eta euskal pastela, besteak beste. Artisauek egindako egurrezko tailak-eta be izan ziran. Baina aurtengo Txakolin Egunak nobedadea be ekarri eban, bertara hurbildu zirenek euskal labeldun bildots errea dastatu ahal izan eben-eta.