Euskal Herriko itzulia Txorierritik pasatu da

Aikor aldizkaria 2008ko api. 9a, 14:32

Atzo Euskal Herriko itzuliaren bigarren etapa izan zen. Txirrindulariek Legazpi eta Erandioren arteko ibilbidea egin behar izan zuten, eta Deriotik, Sondikatik eta Erandioko Landeatik pasatu ziren Txorierrin. Etapa Kim Kirchen luxemburgtarrak irabazi zuen. Txirrindulariak eguerdiko 12etan atera dira Erandiotik gaur eta arratsaldeko bostak inguruan Vianara ailegatzea espero da.