Hamaika taldek parte hartuko dute Derioko hip-hop jaialdian

Aikor aldizkaria 2007ko api. 23a, 14:40
Maiatzaren 19an Derioko Jam Hip-hop V. Jaialdia egingo dute kiroldegi aurrean. Jaialdia arratsaldeko 6etatik goizaldeko 4etara bitartean izango da, eta bertan 9 talde lokalek eta Estatuko talde bik parte hartuko dute. Momentuz 9 talde lokaletatik 8 konfirma ditzakegu: 312 (Bilbo), 121 Krew (Barakaldo), Los cirujanos de la sede (Santutxu), La dolce rima (Santutxu), Arimaren oihuak (Lezama), Cadena perpetua + Pirkel (Derio) eta Mc Oker + Josso (Derio eta Erromo). Estatuko taldeak hurrengoak dira: Lor (Santander) eta ZPU (Bartzelona). Azken horrek El hombre de oro bere azken lana aurkeztuko du. Jaialdia Arte Urbano elkarteak antolatu du, eta azaldu digutenaren arabera, jendetsua izatea espero dute. “1998ko jaialdia itzela izan zen, eta Deriok orduan hip-hop mugimenduaren inguruan hartu zuen fama berriro hartzea nahi dugu. Kartel ona dago aurten, eta posible dela uste dugu”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).