Hogeita bost urte pasatu dira Sondika, Loiu, Derio eta Zamudio Bilbotik desanexionatu zirenetik, eta Derion hainbat ekitaldi antolatu dira urteurrena ospatzeko.
Bihar karpa bat inauguratuko dute Sollube kalean eta bertan herriko antzinako zein gaur egungo argazkiekin egindako muntaia emango da. Karpa 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik otsailaren 1era arte.
Era berean, azken 25 urteetan Deriok izan duen bilakaerari buruzko argazki erakusketa egingo da herriko denda eta tabernetan. Orotara 50 display jarriko dira komertzioetako erakusleihoetan martxoaren 2ra arte.
Beste alde batetik, auto klasikoen rallya izango da otsailaren 7an eta 8an.