Urtarrilatik martxoaren bitartean ‘Sondikako Udala’ Areto-futbol Txapelketa izan da. Txapelketa Sondikako Udalak antolatzen du eta duela bederatzi urtetik hona Hegalariak taldekoek arbitratzen dute. Aurten XIX. edizioa bete da.
Txapelketan hamaika areto-futbol taldek parte hartu dute eta talde horietako zortzi final-laurdenetan ailegatu dira. Finalean Los Pelotxos eta Ganekogorza taldeak aritu ziren norgehiagoka. Lehia handiko finala izan zen eta, azkenean, Los Pelotxos taldeak 1-0 irabazi zuen.
Ohorezko koadroa hurrengoa izan da:
Kiroltasuna: Bar Bowie.
Jokalaririk onena: Pollos a la Pantoja taldeko Alberto Taranilla ‘Tara’.
Gol gutxien sartu dioten taldea: Pollos a la Pantoja. Atezaina Luisma Isuskiza da.
Gol gehien sartu duena: Ganekogorza taldeko Teodosio Salas ‘Teo’.
Laugarren sailkatua: Fhimasa.
Hirugarren sailkatua: Pollos a la Pantoja.
Txapeldunordea: Ganekogorza.
Txapelduna: Los Pelotxos.