ISO 9001 Behargintza Txorierrirentzat

Aikor aldizkaria 2007ko eka. 1a, 13:31
Behargintza Txorierrik ISO 9001 kalitate-ziurtagiria lortu du. Ziurtagiri horrek Behargintzak Mankomunitateari zerbitzua eskaintzen dion arlo guztiak hartzen ditu: lan-arloan, langileak hautatzean, laneko prestakuntzan eta orientabidean, enpresa-arloan, tutoretzan eta enpresa berriak zein toki-garapeneko proiektuak bultzatzean. Alejandro Loustaunau Behargintza Txorierriko zuzendariaren esanetan, ziurtagiria lortzeak hurrengoak dakartza: “beste pausu bat ematea gure lehiakortasuna modernizatu eta hobetzeko, eta, era berean, gure bezeroen aldeko filosofia praktikan gauzatzea. Eta bezeroak Txorierriko biztanleak eta enpresak ditugu”. Asoziazio-kultura bultzatzea Behargintza Txorierriko jardunbide nagusienetarikoa da eta hori bertoko enpresa-ehuna bultzatzeko eta poligonoak hobetzeko gakotzat hartzen dute. Horrela, Torrelarragoiti, Berreteaga eta Elotxelerri poligonoetan elkarteak sortu dira eta erosketen zentrala ere eratu da, zeinetan bazkideak elkarrekin lan egiteko abantailez balia baitaitezke.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).