Ekainaren 16an eta 23an San Joan I. Futbol 7 Txapelketa izan da Sondikan. Hegalariak FTk antolatu du txapelketa eta horrek hurrengo helburua izan du: aspaldian San Joan jaietan egiten zen Futbol Txapelketa indarberritzea.
Hegalariak taldetik azaldu diguten moduan, oso lehia handiko txapelketa izaten zen azken hori, bertan Sondikako sei talde berberek parte hartzen baitzuten beti: Izarza, Berreteagas, Basozabal, Sangroniz, Bentorrillo eta Goiri.
Aurreko urteetan areto-futbol partidak antolatu dituzte Txapelketa berreskuratzeko, baina horiek ez dute arrakasta handirik izan eta, horregatik, Futbol 7 Txapelketa egitea erabaki dute aurten. “Eta asmatu egin duguâ€.
Lehiaketan lehen aipatutako sei futbol taldeak aritu dira eta txapelduna Sangroniz izan da. Sangronizek 2-1 irabazi zion Berreteagas taldeari. Beste alde batetik, Izarzak eta Basozabalek hirugarren eta laugarren postua eskuratu zuten hurrenez hurren. Lehenengoak 3-1 irabazi zion Basozabali. Joseba Berreteagas taldeko atezainak jokalaririk onenari saria jaso zuen.
Txapelketa Sondikako Udalak babestu du eta CD Sondikak ere laguntza eman du.