Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Meatzaldeko Harrizulatzaileak taldeak ‘Burdinazko Harrizulatzailea’ I. Txapelketa antolatu du aurten. Txapelketa horren barruan hainbat proba egiten dabiltza eta Txorierri taldeak hurrengo emaitzak izan ditu Portugaleten: Aitor de la Concepción, 48,20; Gorka de la Concepción, 32,60 eta Jose Miguel Martinez, 29,20. Hurrengo proba San Fuenteseko frontoian egingo dute domekan arratsaldeko 7:30ean. Txorierri taldea Gallartaren aurka arituko da.