Txorierri taldeak domekan ‘Burdinazko Harrizulatzailea’ Txapelketaren barruan Sanfuentesen egin zen proban parte hartu zuen. Txorierriko harrizulatzaileek hurrengo marka lortu zuten: 12 zulo eta 3,2 cm. Proban aritu ziren beste taldeek hurrengo markak egin zituzten: Jaizubiak, 13 zulo eta 6 cm; Gallartak, 12 zulo eta 1,2 cm eta Urtuellak, 10 zulo eta 2,7 cm.