Ume sahararrak Loiun izan dira

Aikor aldizkaria 2007ko uzt. 11a, 15:39
Sahara etorritako 470 umek uda emango dute aurten Euskal Herrian Oporrak Bakean programaren barruan. Umeak era mailakatuan ailegatu dira Loiuko aireportura: lehenengoak atzo iritzi ziren eta gaur ere haur asko heldura dira; gainontzekoak bihar ailegatuko dira. Oporretan hartuko dituzten familiekin elkartzeko bidaia egin baino lehen, Loiuko pilotalekuan atsedena hartu eta indarrak berritzeko aukera izan dute. Aljeriako hegoaldeko kanpamentuetan bizi diren errefuxiatu sahararrek oso bizi-baldintza gogorrei aurre egin behar izateaz gainera, oso tenperatura altuak jasaten dituzte urte osoan zehar. Tenperatura horiek 50 gradutara heltzen dira udan. Oporrak Bakean programak hurrengo helburua du: uztailean eta abuztuan umeak Tindufeko kanpamentuetatik atera eta uda bakean, euren herriak bizi duen gatazkatik urrun, pasa daitezela. Programa duela 13 urte jarri zen martxan Euskal Herrian eta bertan zazpi urtetik 12 urtera bitarteko umeek parte hartzen dute. Iñaki Calle Sopelako Nuyum elkartekoak azaldu digun moduan, haurrak gero eta baldintza hobeagotan ailegatzen dira. “Zaintzak jasotzen dituzte euren familiarengandik zein bertoko familiarengandik eta hori nabaritzen da. Gainera, urtero etortzen direnez familia berarekin pasatzen dute uda eta horri esker, harremanak sendotu eta luzaro irauten dute”. Kanpamentuetan 200.000 saharar inguru bizi dira eta horien %40 umeak dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).