Zamudioko Txorierri Elkartasuna Herri Kirol Taldeak Zamudioko Udalaren eta Galea eta Comercial Gassó enpresen laguntza izan du ekipoa sortu zenetik hona. Hala ere, harrizulatzaileek laguntzaile berri bi izango dituzte hemendik aurrera: Derioko Udala eta Derribos Petralanda. “Hau gutxienen kirola dela kontuan hartuta, ilusio handia egiten digu Udal bien eta bertoko enpresa horien laguntza izateak. Eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei, izan ere, bazirudien hau meatze-inguruneen kirol esklusiboa zela eta pixkanaka-pixkanaka lekua egiten ari gatzaizkio Txorierrin ere baiâ€.
Txorierri taldeak hurrengo tituluak eskuratu ditu: Euskadiko Banakako Txapelketa bat, Binakako Txapelketa bi eta txapeldunordea Banakako Txapelketan eta Binakako Txapelketan. “Kirol honetan aritzera animatzen den guztiek guregana jo dezakete. Neskak ere behar ditugu, emakumezkoen taldea edota neska-mutilen taldea sortzeko asmoa dugu-etaâ€.
Txorierri taldeak Harrizulatzaileen Euskal Herriko IX. Ligako 5. proban parte hartuko du domekan. Proba Barakaldon izango da arratsaldeko 8etatik aurrera.