Berasategik Alemaniako 70.3 Ironmana irabazi du

Aikor aldizkaria 2007ko ira. 3a, 15:14

Informazioa eta argazkiak: Jon Alegria Uzkudun

Abuztuaren 19an Ironman 70.3 Germany izan zen Alemaniako Wiesbaden herrian eta Virginia Berasategik lehenengo postua eskuratu zuen bertan. Gazteak 04:44:29 marka egin zuen. Proba hori ironman erdia da (1,9 km igeriketa, 90 km bizikleta eta 21,1 km lasterketa) eta 2.000 triatletak parte hartu zuten han; 120 emakume, haien artean. Garaipen horri esker, Sondikakoa hirugarren euskalduna da (Llanos anaien ondoren) Pro kategorian plaza bat lortzen duena, urrian Hawaiin izango den 2007 Ford Ironman Championchip proban parte hartzeko. Alemaniakoa Berasategik nazioarteko mailan lortu duen garaipenik garrantzitsuena izan da 2006. urtean izandako lesioak sendatu ostean. Virginiak Estatuko triatloi olinpikoa zein distantzia luzekoa eta Hawaiiko Ironmana ditu erronkatzat etorkizunari begira.