Maiatzetik martxan bazegoen ere, Txorierriko Mankomunitatearen egoitza berria gaur inauguratu dute ofizialki. Eraikina Derioko udaletxean zegoen lehen eta orain Txorierriko etorbideko 9. zenbakira eraman dute. Egoitza berriak 500 metro kuadro ditu eta bertan Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzu gehienak daude. Etorkizunari begira, egoitza handitu eta euskaltegia ere han jartzeko asmoa dute.
Inaugurazioan hainbat agintari bildu dira: Txorierriko alkate guztiez gain, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta José MarÃa Aburto eta Juan Francisco Sierra-Sesumaga ahaldunak ere izan dira, besteak beste. Bilbaok goraipatu du txorierritarron elkarlana, eta bere ustez ezaugarri hori “kanpora eroatekoa daâ€. “Bulego horietan ikusten da diru publikoa jendeari zerbitzuak eskaintzeko erabiltzen delaâ€, esan du.
“Mankomunitatearen zerbitzu zein lankide kopurua areagotu direnez, horiek guztiak hartzeko lekua ere handitzeko beharra zegoenâ€, azaldu du Luis Ramón Alvarez Txorierriko Mankomunitateko presidenteak. Juan Miguel Atxutegi Mankomunitatearen kudeatzailea bat etorri da Alvarezekin. Bere ustez, “zerbitzuak batu behar ziren eta horrela txorierritarrok badakite nora joan Mankonunitateari dagokion arazo bat izanez geroâ€.
Udala