250 nagusi batu dira Derion

Aikor aldizkaria 2007ko ira. 18a, 14:23
Igandean Bizkaiko Nagusiekin XXXII. Bizikidetza Jardunaldia egin zen Derion. Hori Club Leones Bilbao elkarteak urtero antolatzen duen ekitaldia da eta aurten Derioko Udalaren laguntza jaso du. Jardunaldia oso arrakastatsua izan zen, bertan Bizkaiko bederatzi egoitzatako 250 nagusik parte hartu zuten-eta. Beste alde batetik, 30 boluntario ibili ziren lanean, eguna antolatzaileek aurreikusi bezala irten zedin. Lander Aiarza Derioko alkatea, Marta Barco Bizkaiko Foru Aldundiko administrazioaren eta proiektuen zuzendari nagusia eta Lucho Rengifo Club Leones Bilbao elkarteko presidentea buru izan ziren jardunaldian.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).